Chiapasen (Mexiko), errekek ur kantitate handiak garraiatzen dituzte, oihanek eskualdeko biodibertsitate ugaria islatzen dute eta jatorrizko herrien kosmobisioak zibilizazioa aberasten du. Hala ere, kontraesan nabaria dago hiru zutabe nagusiak mehatxatzen dituena: bizitza, natura eta kultura.
Herritar guztien oinarrizko eskubideak bermatzeko nahikoa ur egon behar den eskualde berean, horren eskasia da nagusi. Ondasun natural hori gutxiengo baten eskuetan metatzen da, eta klase babesgabeenek jasaten dituzte politika publiko negargarrien ondorioak. Chiapas paradoxa handi baten isla da.
Dokumental honetan, uraren krisiaren, klima-aldaketaren, kutsaduraren edo pribatizazioaren atzean dauden eragileak salatzen dituzten herritarren elkarrizketak eta testigantzak jasotzen dira.
Diru-gosearen eta interes politikoen historia errepikakorrari aurre egiteko eta herriaren bizitza, natura eta kultura babesteko mobilizaziorako deia da.