Bestelako gizarte bat eta mundu hobe bat eraikitzera bideratutako herri-prozesuak bultzatzen ditugu.
Erdialdeko Amerikan…
Erdialdeko Amerikan zein gure lurraldean, gure lana gizarte-sentsibilizazioan, herri antolaketan eta elkarrekiko laguntzan oinarritzen da. Gaur egun, gero eta gehiago gara garapen-eredu hegemoniko honen aurka borrokan gauden pertsonak. Gauzak horrela, inoiz baino beharrezkoagoak dira pentsamolde altermundistak egoera hau eraldatzeko, beste bizimodu duin batzuk ezagutzeko eta gure lurraldeak eta egungo eta etorkizuneko bizitzak kaltetzen dituen krisi sistemikoari erantzuna emango dioten arazo komunak eta askotariko esperientziak aztertzeko eta ezagutarazteko.
Gure ustez, herriz-herri elkartasuna sendotzeko unea da, eta Chiapaseko lurralde autonomoak alternatiba globalaren inspirazio iturri bilakatu dira ikasteko eta elkartasuna adierazteko. Horregatik Lumaltik-Herriak izena hartu dugu, hau da, herriak tseltal eta euskaraz.
Chiapasen komunitate indijenekin elkartearekin lan egiten dugu. Guatemalan, hainbat herri prozesu sustatzen ditugu FGER (https://www.fger.org /) IXQIK (https://mujeresdepetenixqik.wordpress.com /) erakundeen eskutik edo OTRANS Reinas de la Noche (https://reinasdelanoche.org.gt/.) El Salvador-ren ADES- ekin lan egiten dugu (http://www.adessantamarta.sv/)
Giza eskubideak sustatzen dituzten proiektuetan parte hartzen dugu: bidenabar, garapenerako eskubidea, burujabetasun, autonomia eta autodeterminazio askerako eskubidea, hizkuntza eta kultura, lurraldea, gobernua, osasuna, hezkuntza, nekazal ekoizpena, komunikazioa, ingurugiro osasuntsua, eta beste hainbat oinarrizko eskubide lortzeko eta defendatzeko borrokan ari diren kolektiboekin. Komunitateetako biztanleen bizitzak berdintasunean eta ingurugiroarekin orekan hobetzeko prozesuak bultzatzen ditugu, genero ezberdintasun eta zapalkuntzak kontutan harturik, emakumeek haien bizitzako momentu guztietan euren eskubideez gozatzeko estrategiak indartuz, prozesu eta kulturaren testuinguruaren barnean beti ere.
Euskal mugimendu sozialarekin batera egin dugu bidea hasiera-hasieratik, batez ere mugimendu antimilitarista, antirrazista, feminista eta ekologistarekin.
Erdialdeko Amerikako defendatzaileen erresistentzia prozesuak ikusarazteko lan egiten dugu (www.defensoras.org), emakume migratuen borrokak defendatuz, aktibistak zein etxeko langileak, haiekin hausnartzeko eta haiengandik ikasteko. Horrela, Ipar-Hego kolektiboen eta erakundeen arteko zubi lana egiten dugu, zaintzaren, sendatzearen eta Ongi Bizitzearen bidez askotariko feminismoak aldarrikatzen ditugu.
2014. urtean sortu ginenetik, Chiapaseko komunitate indigenek talde paramilitarren eta Mexikoko gobernuaren aldetik jasotzen dituzten erasoak salatzen ditugu. Fray Bartolomé de las Casas Giza Eskubideen Zentroko brigadisten programan (https://comunidad.frayba.org.mx/bricos) euskal herritarren parte-hartzea sustatu eta bultzatzen dugu.