BRIGADISTAK

1. TXIAPASEKO GATAZKA ETA INTENTSITATE BAXUKO GERRA


Txiapasen (Mexiko) Giza Eskubideen urraketak irautea Giza Eskubideen begiratzaileen presentzia komunitate indigenetan baliagarria egiten du.


Aspaldatik diote gobernuak eta mass-mediak Txiapaseko komunitate indigenen aurkako gerra amaitu zela, baina sarritan gobernuak finantziatutako talde paramilitar eta militarrek kapitalismoari aurre egiten dioten komunitate indigenetan desagerpen, espetxeratze, tiroketa eta aterarazte ugari eragiten dituzte.

Begiratzaile internazional moduan parte hartzen dugunok, herri Zapatista eta Gobernuak ezkutatu nahi dituen beste herri batzuek sufritzen duten gehiegikeri hauek eman ezkero, hauek saihestu edo lekukotasuna emateko gaude.

2. ZER DIRA BEGIRATZAILE ZIBILEN BRIGADAK-BRICOS?

1995etik existitzen dira begiratzaileen brigada zibilak (BRICOS) Lacandona (Txiapas) basoko komunitate indigenei laguntzeko. Borroka armatuaren ondorioz eraso eta Giza Eskubideen urraketa jasateko arriskuan dauden komunitate hauetan behaketa sistematiko eta segizioarekin edozein eraso motaren asmoa kentzea nahi da.

Begiratzaileen brigada zibilak itxaropena eta duintasuna mantendu eta komunitateen sare soziala berreraikitzera laguntzen duen gune zibila da, errespetuz eta dinamika propio batekin, euren autodeterminazioaren arabera, jatorrizko herriak bezala.


Brigadistak komunitateetara doaz komunitate indigena hauek berauek eskatzen dutelako.


3. NORK ANTOLATZEN DU BRICOS?

1989tik FRAYBA (Centro de derechos humanos Fray Bartolomé de Las Casas) GKEk Giza Eskubideak  eta bereziki  komunitate eta herri indigenen eskubideak babestu eta sustatzeko egiten du lan. Bere eginkizuna komunitateei biktima diren bidegabekeria politiko, ekonomiko eta kulturalen aurkako ekintzetan konpainia ematea da.

Euren lanaren premisa moduan honako hau dute: Giza Eskubideen integritate eta zatiezintasuna; dibertsitate kulturalarekiko errespetua eta erabakiak modu askean hartzeko eskubidea; bakea lortzeko baldintza moduan justizia integrala eta elkarrizketa kultura bat garatzea, tolerantzia eta adiskidetzea, aniztasun kultural eta erlijiosoa errespetatuz.

FRAYBAk “BRICO” sortu zuen borondatezko langile internazionalen bidalketaz Txiapasen euren eskubideak mehatsatuak ikusten zituzten komunitateei laguntzeko.


BRICOSen presentziak mehatz edo proiektu turistikoen mehatsupean dauden  komunitateetan tentsioa lasaitzeko balio du, eta baita ejerzitoa edo paramilitarren presioaren biktima diren komunitateetan. Misio hauek Txiapaseko eskualde hauetan ematen diren Giza Eskubideen urraketak FRAYBAko taldea dokumentatu eta erdiesteko balio du eta modu honetan nazioko agintariei eta buruzagi internazionaak interpelatzeko eta komunitateak prozesu juridikoetan laguntzeko.

Misio hauek gutxienez 15 egunekoak dira eta gaztelaniaren inguruan kontzeptu basikoak dakizkien eta eskualdearen testuinguru historiko eta politikoaren inguruan formakuntza jaso duen edozein bolondresentzat daude zuzenduta. Horregatik FRAYBAk etorkizuneko begiratzaileak prestatzeko organizazioen sare internazionalak eratu ditu.


4. ZEIN DA LUMALTIKEN EGINKIZUNA?

Lumaltiken heziketa lantegi bat eskaintzen dugu  BRICOSen parte hartu nahi duen edonorentzat eta FRAYBAren aurrean ziurtatzen dugu brigadista moduan komunitate batean parte hartu ahal izatea.

Beharrezkoa da gogoeta egitea eta Giza Eskubideen aldeko begiraketa eta hauen funtzioak zeintzuk direne ta nork hartzen duen parte brigadetan partekatzea.

Honetaz gain, Mexikoko eguneko egoera, autonomia zapatista, konpainia desberdinak, segurtasuna, osasuna eta abarren inguruko informazio eguneratua ematen da.

Lantegi hauetan parte hartzea ezinbestekoa da Mexikon brigadak koordinatzeaz arduratzen den San Cristobal de las Casas Txiapaseko Centro de Derechos Humanos Frayba-ren aurrean baliozko ziurtagiria eskuratzeko.

5. BRIGADEN INGURUKO MATERIALAK

Txiapaseko brigaden 25 urteurrena ospatzeko, dokumental bat egin dugu  Centro de Derechos Humanos Fray Bartolomé de las Casas erakundearekin batera mugimenduko elementu desberdinak elkarrizketatzen, hauen artean FrayBA. Honekin brigadismoa barrutik ikusi ahalko duzue eta nola bizitzen den entzun.

Chiapas-eko brigadisten dokumental berria, non adierazten diguten, gaur egun nolako laguntza ematen dien Chiapas-eko komunitate mehatxatutakoei


Gure lantegietan parte hartu nahi baduzu idatzi info@lumaltik.org helbidera

Parte hartu nahi duen jende gehiago ezagutzen baduzu gonbida itzazu eta jakinaraziguzu ahal bezain laster.


Informazio gehiago: https://frayba.org.mx/solidaridad/