Nor gara

Herri zapatistei eta horien borrokari, batez ere emakumeen borrokari, elkartasuna adierazi nahi diogun emakume eta gizon talde bat gara. Beste mundu posible bat eraikitzeko herri indigenen borroka erreferente bat dela uste dugu. Eta horren aldeko apustu tinkoa egiten ari gara.

Lumaltik Herriak Gobernuz Kanpoko Erakundea (GGKE) da, Txiapas, El Salvador eta Guatemalan kooperazio proiektuak burutzen ditugu mundu hobe baten alde lanean diharduten bertako herri erakundeekin batera.

Bertan, Euskal Herrian, mugimendu sozialekin elkarren ondoan egiten dugu lan, batez ere talde feminista, ekologista, antimilitarista eta antirrazistekin batera. Txiapasen Brigaden lana bideratzen dugu Brigadas Civiles de Observación ekimenaren bitartez (https://comunidad.frayba.org.mx/bricos) eta Erdialdeko Amerikako eta gure lurraldean migratutako emakumeen erresistentzia prozesuak ezagutzera ematen ditugu #Defendatzaileak proiektuaren bitartez (www.defensoras.org).

  1. NON GAUDE?
  2. ZEIN DA GURE JATORRIA?
  3. BARNE ANTOLAKUNTZA

1. Non gaude?

Gure egoitza nagusia Bilbon dago, San Frantzisko kaleko 15. zenbakian, baina presentzia dugu bai Bizkai osoan zein Araban eta Gipuzkoan.

Zein da gure jatorria?

Gure jatorria feminismoan dago, ekologismoan, internazionalismoan, zapatismoan dago… Gizarte hobe eta zuzen baten alde borrokatzen duen pentsamolde altermundista batetik gatoz, alegia. Lumaltiken, harreman parekideak, solidarioak eta arduratsuak bideratzen ditugu lan egiten dugun erakunde eta mugimenduekin.


Barne antolakuntza

Zuzendaritza Batzordea eta legezko ordezkaritza

  • 2 gizon eta 2 emakume jarraipen instituzionalaren arduradun

Lankidetza arloa

  • Emakume bat Euskal Herriko koordinazioaz arduratzen da. Txiapasen atzerriratutako emakume bat eta Guatemalan atzerriratutako gizon bat.

Sentsibilizazio arloa

  • 3 kidez osatutako talde batek #Defendatzaileak proiektuaren estrategiak aurrera eramaten du, webmaster gisa emakume bat eta Bizkaiko eskola proiektuen kudeaketaz arduratzen den gizon bat ere.