Nor gara?
Txiapaseko (Mexiko) komunitate indigenei elkartasuna adierazten dien Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakunde (GGKE) bat gara. 2001. urtean Gertu izenpean sortu ginen, kultur trukea, herrien arteko elkartasuna eta lan bolondresa sustatzeko asmoarekin. 2014. urtean Gertu-k Lumaltik proiektuari ireki zion bidea; Txiapaseko komunitate indigenei elkartasuna adierazteko euskarri berria.
Komunitate indigenen balioak eta eguneroko lana inspirazio iturri direla uste dugu eta “bestelako mundu posible”bat eraikitzeko garaian, erreferente garrantzitsu bat direla deritzogu. Horregatik, #Defensoras, Txiapasen ikasitako balioetan oinarritutako Gizartea Eraldatzeko Hezkuntza Estrategia programa daramagu aurrera: elkarlana, elkarrenganako babesa eta desberdintasunekiko errespetua zabaltzeko egitasmoa.
Kontuak argi
Gure lana Txiapasen
Lumaltik-en lankidetasuna gobernu indigenen molde desberdinen aitorpenean oinarritzen da. Ez dugu guk erabakitzen zein den sustengatu beharreko premia, hots, herrietako batzarretan ebazten dute garaian garaiko beharrizanaren mamia, denbora eta eskuhartze mota.
Oraino hezkuntza, osasuna, komunikazioa eta antolakuntzaren garapenean aritu gara elkarlanean. 5 eskola eraiki eta norbere kultura eta hizkuntza zabaltzeko irratsaio komunitarioetan diharduten esatarien formazioa finantzatu dugu. Honez gain, 2016. urtean zehar mediku batez eta bi erizainez osatutako taldetxo bat mantendu dugu, gaixoez arduratu eta osasun-sustatzaileei formazioa emateko helburuarekin.
Gure lana zabaltzeko asmoa dugu eta komunitate indigenetan oinarrizko azpiegiturak eraikitzeko diru-ekarpena egin nahi genuke. Aurrerantzean elektrifikazio proiektu bat jarriko dugu matxan, eta dena ondo badoa, komunitateetan ur edangarria eskuratzeko sistema desberdinen instalazioa sustengatu ahal izango dugu.
Gure kooperazioaren helburutako bat emakume eta gizonen arteko genero arrakala txikitzea da, horregatik, proiektuen diseinuan eta erabakimenetan emakumeen partehartzea sustatzen dugu.
Informazio gehiago nahi izanez gero hurrengo helbidera idatzi info@www.lumaltik.org
Lanean jarraitzen lagundu iezaguzu
Zure baliabide eta nahien arabera ekapena eginez gure lanean lagundu gaitzakezu. Bazkideen ekarpena oso garrantzitsua da Txiapaseko komunitate indigenak sustengatzeko eta bertan ikasitakoa herriratzeko garaian.
Ondoko inprimakia bete dezakezu eta gu arduratuko gara gainerakoaz.