El Salvadorko Ades – Santa Martako presoei askatasuna

Gizarte-erakunde bazara eta elkartasun komunikatuarekin bat egin nahi duzu, idatzi mezu bat info@lumaltik.org helbidera

KOMUNIKATUA

Gure elkartasuna eta aitortza ADES elkarteari eta Santa Marta komunitateari

ADES Santa Marta elkarteko eta El Salvadorreko Santa Marta komunitateko lurraldearen defendatzaileen kriminalizazio eta atxiloketen aurrean, behean sinatzen dugun erakunde eta kolektiboek honako hau adierazi nahi diegu nazioarteko komunitateari eta giza eskubideen aldeko erakundeei:

1.- Gure babes eta elkartasun osoa eman nahi diegu senide eta lagunei, Santa Marta komunitateari eta ADES Santa Marta elkarteari, herrialdeko departamentu pobretuenetako eta zaurgarrienetako batean garapen-proiektu integral bat bultzatzeko ezinbesteko eragile sozialak direla uste baitugu. Lurraldean elkarrekin egindako lanari esker eta nazioarteko elkartasuna ardatz, beren eskualdeko giza garapenaren indizerik altuenetako bat lortu dute, bai eta Giza Eskubideen eta lurraldearen defentsan antolaketa-maila zabalak ere.

2.- Bake-akordioetatik 31 urtera, aitortzen dugu Santa Martako liderrek zeregin aktiboa dutela egia, justizia eta erreparazioa bilatzen. Izan ere, gatazka armatuan sarraskien eta Estatuaren zapalkuntzaren biktima izan diren komunitate gisa, irmo jokatu dute, bere historia ahazten duen eta ezagutzen ez duen herri batek hura errepikatzera kondenatuta dagoela sinisten dutenez gero.

3.- Lurraldearen defentsan, ingurumen, emakumeen, LGTBI eta gazteen eskubideen defentsan eta 2017an meatzaritza metalikoa debekatzeko legearen onarpena ekarritako meatzaritza metalikorik gabeko lurralde baten defentsan egindako lana eta borroka zabaltzen, babesten eta laguntzen jarraituko dugu. Horrekin, Cabañaseko eta, oro har, herrialdeko biztanle guztientzat bizimodu duin, justu eta ekitatiborako baldintzak eraikitzea bilatuko dugu.

4.- Adi gaude preso hartutako kideei, aske egon beharko luketen horiei. Giza eskubideen nazioarteko arauak errespetatuko dituen prozesu gardena eta lege nazionalei atxikitutakoa eskatzen dugu. Adi gaude El Salvadorreko Estatuak lurraldeko defendatzaileak eta gizarte-mugimenduetako erakundeak kriminalizatzeko, jazartzeko eta/edo atxilotzeko ekintzak areagotu ditzakeela ikusita.

Bilbo, 2023ko urtarrilaren 16a

EL SALVADOR

CRC Avanzando de la mano con las comunidades

EUSKAL HERRIA

Mugarik Gabe

Berdinak

Ingeniería Sin fronteras Euskadi

Komite internazionalistak

Aplaneta

Caritas Bizkaia

Calala

Lumaltik Herriak

ADSIS

3. Adina 3. Mundurako

Paz con Dignidad

Adeco

Oscarte

Mundubat

Proclade

KCD

Euskadi Cuba

Gernikatik Mundura

Coordinadora de ONGD de Euskadi

Komite Internazionalistak

Basoa (Casa acogida defensoras derechos humanos)

Elkartasuna Eraldatuz

Hegoa, Instituto de Estudios sobre Desarrollo y Cooperación Internacional

Paz con Dignidad

EKOPOL

Pikara Magazine

Ekologistak Martxan Gipuzkoa

MADRID

Cedoz (centro de documentación zapatista)

Colectivo Y retiemble

FINLANDIA

Colectivo Armadillo

NORUEGA

Comité Noruego de Solidaridad con América Latina

CANADA

Fundación Kenoli

GRECIA

Colectivo calendario zapatista

PORTUGAL

SlumilCinko Portugal

DINAMARCA

Comité Danés de Solidaridad con Centroamérica (MAK)

IF Mexicogruppen