Kaixo denoi:
Badakizuenez, pasaden Irailaren 7an, lurrikara bat gertatu zen Mexikoko zentro ta hegoaldean. Richter eskalan 8.2 gradukoa. Seismoa Pijijiapan-eko 133km hego-mendebaldean sortu zen (Txiapasen). Hori dela eta, Txiapaseko kostak ta Oaxakako istmoak kalte gogorrenak jasan dituzte. Irailaren 11ko datuen arabera, 95 pertsona hil dira; hauetatik, 76 Oaxakan, 15 Txiapasen ta 4 Tabaskon.
TxiapasEKIN kolektibokoek, Lum
altik-eko laguntzarekin, seismoak komunitateetan eragin dituen kalteei laguntzeko kanpaina egitea proposatu nahi dizuegu.
“Digna Ochoa” Giza Eskubideak Zentroari entzunez, hain urrun egonda egin daitekeen gauzarik errezena laguntza ekonomikoa emotea dela pentsatzen dugu.
Kontu honetan sar dezakezue zuen elkartasun ekarpena:
ES85 1491 0001 2421 6958 4915 (Triodos)
Lumaltik Herriak-en izenean dagoen kontu bat da. Gaian edo asuntoan, TERREMOTO jarri, mesedez. Nahi baduzue, zuen emaial ere jarri dezakezue. Horrela, eta nahi izanez gero, kanpaina nola doan aurreratuko dizuegu.
Dirua Urriaren 6an eramango diegu komunitateei. “Digna Ochoa” zentroari egingo diogu diru-transferentzia, edo elikagai edo beharrezkoa den materiala erosiko ditugu, momentuan behar dutenaren arabera.
Kongresu Nazional Indigenak (CNI), Tehuantepec Istmoko ta Txiapaseko Kostako herriekin, bere elkartasuna ta bere laguntza adierazi zuen. Aldi berean, CNIk elkartasun nazional eta internazionalari modu independentean antolatzeko deia zabaldu du, laguntza komunitateetara era zuzen batean hel dadin.
Honetaz gain, lagundu ahal izateko beste modu batzuk ere badaude.
Adibidez, komunitateera joateko brigadak antolatzen ari dira. Inor interesatuta egongo balitz, facebook bidez, “Centro de Derechos Humanos Digna Ochoa” bitartez informatu daiteke (centrodignaochoa@hotmail.com).
Honetaz gain, arkitektoak behar dira: jende asko beldurtuta dago beraien etxeek erortzeko duten arriskuagatik. Horregatik, etxeen azterketa bat eta behar bada, bereraikitzeko lanak egin beharko dira.
Eskerrikasko zuen elkartasunagatik!
txiapasEKIN ta Lumaltik Herriak